XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argiñetako sarkofagoak eta hilarriak
ELORRIO (Bizk.).

Hogeita hiru sarkofago eta zazpi estela daude hilerri honetan, gaur, perra antzera txukun jarrita, S. Adrian ermitaren aurrean, Elorriotik kanpokaldean.

Ekialdera begira; VIII. mendearen hondarrekoak edo IX. mende hasierakoak dira, uste denez.

Sarkofagoek gaineko harria daukate, arrasto triangularrarekin, eta kaxan hala holako nitxo antropomorfoa zizelatuta.

Bi hilarritan, latinez, hitzok; batenak interpretatzea ez da gauza erraza; bestean, hauxe esaten da: .

Uste denez hor ageri diren data idatziak 883a eta 893a dira.

Argiñetako hilarriak
ELORRIO (Bizk.)
Hilerrian batean eta bestean barreiaturik lau estela diskoidal dira, tamainu haundikoak; bai beste hiru ere, txikiagoak, triangularrak.

Oso apaingarri sinpleak dituzte, gainera apaingarri horiek ez dira Euskal Herrian kontserbatu direnen antzekoak.

Leku edo espazio diferentetan eginak izan zirelako izan daiteke (kontserbatutako gehienak Iparraldekoak dira) baita denbora edo garai diferentetan eginak izan zirelako ere (Arginetakoak, besteak baino askoz zaharragoak dira).

Kristau garaikoak ala zaharragoak diren erabakitzea ere ez da gauza erraza.

XVII. mendeko hilerria
AZKONBEGI (Naf.B.)
Kanposantua oso abandonaturik dago.

Baina, hori kontutan hartzen ez bada, honetan antzekoak izango ziren orain dela hiru mende Iparraldeko herri kozkorretako hilerriak.

Estela diskoidalak nonahi; gurutzeak ere hasi dira piskanaka-piskanaka agertzen hobien gainean.

Azkonbegiko kanposantua da, Landibarren, Nafarroa Beherean.

Urte asko dira abandonaturik dagoela.

Estelak ez dira oso dotoreak; gainera, gaizki kontserbaturik daude.

Baina kostako zaio inori honenbeste estelekin beste bat topo egitea.

Horietarik gehienak XVII. mende hasierakoak dira.

Euskal hilerri baten bertsio modernoa
APOTZAGA (Gip.).

Euskaldunek arbasoei zieten kultuaren ezaugarrien sintesi modernoa da kanposantu hau.

Borobilean daude guztiak: kromletxa edo harrespila hogei lekukorekin, hortxe etxeko hobien burualdean lurrean sartuta zutik.

Garai bateko nekropolis prehistorikoa bat eginik dakusagu baserri-hilobiaren artean sortu den batasun tradizionalarekin.

Esteletan gurutzeak ezarri dira; erdiko pasiloek ere gurutzea eratu dute; gainera gurutze bat erdian, eta guztien gainetik San Migel erromanikoa.

Guzionek kristau kutsu eta itxura ematen dio hilerriari.

1960. urte inguruan eraiki zen kanposantu hau.